Kalitateak
Kalitate handiena eta akabera onenak
Asko zaindutako diseinua, kalitate handieneko materialak eta energia-eraginkortasuna dira zuri erosotasunik handiena eskaintzeko gure gakoak.

Energia eraginkortasuna
ENERGIA-KALIFIKAZIO HANDIENA
Betearazpen-proiektuan A kalifikazioko energia-eraginkortasuna ezarri da. Horrek CO2 emisioak murriztea eragiten du, baita aurrezki ekonomiko eta energetiko garrantzitsua izatea ere.
FATXADAK ETA ISOLAMENDUAK
Harri naturalarekin eta bistako adreiluarekin estalitako fatxaden itxiera, isolamendu termikoa, aire-kamera eta igeltsuzko barne-trenkada.
Etxebizitzako Aireztapen Mekanikoa
Aireztapen adimenduna hodietako sareta higroerregulagarriaren bitartez, aire guztiak teilatutik ateratzen dituena. Etxebizitza barruko aire-kalitatea ziurtatzen da, hura modu egokian aireztatuz eta ohiko erabilerarekin sortzen diren kutsatzaileak kenduz; horrela, kanpoko aire nahikoa sartzen da eta kutsatutako airea ateratzea errazten da.
Kanpo-arotzeria
Kanpoko beira emisibitate baxukoa da eta eguzki-kontrola eta argi-transmisio handia ditu. Isolamendu sendoa duen monoblock estiloko pertsiana-kaxa dauka.
ZORU ERRADIATZAILEA
Geruza askoko sare-polietilenozko hoditeria, termostato digitalaren bidez kontrolatzen dena etxebizitza bakoitzean. Ohiko sistemarekin lortzen den erosotasun-sentsazio bera, giro-tenperatura txikiagoan. Tenperatura txikitan lan egiten duenez, galdarak errendimendu handiagoa du.
Berokuntza
Etxebizitza-multzorako berokuntza zentralizatua, etxeko ur beroa ekoizteko eta berokuntzarako, banan-banako kontsumo-neurgailuekin. Berokuntza zentralizatu mistoa, gas naturala kondentsatzeko galdara kolektiboarekin eta energia berriztagarria sortzeko sistema osagarriarekin. Aerotermia.

Segurtasuna
Bideo-atezaina
Bideo-atezain elektronikoa, eraikuntzara sartzeko lekuan kamara eta etxebizitza bakoitzean monitorea dituena.
Suteen aurkako alarmak
Sute-alarmak gure eraikuntza guztietan.
Ateak
Ate nagusiaren ezaugarriak: segurtasun-sarraila, tarteko altzairu-xafla, orri liso zabukaria, hiru puntuko segurtasun-sarraila, zulagailuen aurkako ezkutua, palanka ez egiteko hiru gontz dituen segurtasun-burdineria eta neoprenozko junturak.
Giltza
Etxebizitzara sartzeko segurtasun-giltza; giltza nagusi batekin hainbat sarraila irekitzeko aukera.
Garajeak
Aireztapen artifiziala, karbono monoxidoaren detekzioa eta kontrola, suteen aurkako babesa eta araudiaren araberako larrialdietarako argiak. Urrutiko aginte bidezko garajeko ate automatikoa, harrapatuta ez geratzeko sistema duena.
CO2-AREN CONTROLA
Aparkalekuek aireztatze-sistema instalatua dute CO2 emisioak kontrolatzeko.

Ezaugarri teknikoak
Igogailuak
Punta-puntako teknologiadun igogailu oso isilak. Araudiaren araberako kabina irisgarriak.
Ateak eta leihoak
Zaraten aurkako isolamendua duten ate eta leihoak, etxebizitzen barruan lasaitasun handiagoa izateko.
Telekomunikazioak
Irrati-difusioko instalazio kolektiboa, satelite eta lur bidezko telebista. Oinarrizko telefoniaren eta zuntz optikoaren instalazioa, banakako kaxarekin.
Instalazio elektrikoa
Lehen mailako elementu babesleak dituen kaxa elektrikoa, hainbat erabileratarako zirkuituz banandua. Gaur egungo diseinua duten lehen mailako mekanismo elektrikoak.
Trenkadak
Etxebizitzen arteko banaketak: Triplex formatu handiko adreilua altxatuz egindako itxitura, artile mineraleko panel eta formatu handiko adreilu bidezko isolamendua. Etxebizitza barruko banaketak: Formatu handiko adreilua altxatuz egindako itxitura.
BIM proiektua
BIM, BUILDING INFORMATION MODELING. Punta-puntako teknologia erabiltzen dugu etxegintzan, hasieratik xehetasun guztiak mendean izateko.
Deskarga ezazu kalitateen memoria
Deskargatu gure liburuxka
Zalantzarik al duzu?
Kontsultatu gure kontsulta ohikoenei buruzko atala
eta nahiago baduzu jarri gurekin harremanetan.